DB-HE berria indarrean jartzeko epeen zenbaketa (732/2019 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa aldatzen duena).
Eraikingintzaren Kode Teknikoa eta, bereziki, Energia Aurrezteko Oinarrizko Agiria aldatzen duen abenduaren 20ko 732/2019 Errege Dekretuak borondatezko aplikazio-aldi bat ezarri zuen eraikuntza berriko obretan eta lehendik dauden eraikinetako esku-hartzeetan, baldin eta, bi kasuetan, obretarako udal-lizentzia eskatzen bazen aipatutako Errege Dekretua indarrean jarri eta 6 hilabeteko epean. Alarma-egoerak eragindako epeak etetearen ondorioz, luzatu egin da 2020ko ekainaren 28an amaitzen zen 6 hilabeteko epe hori; beraz, araua borondatez aplikatzeko epea irailaren 23an amaituko da, eta nahitaezkoa izango da 732/2019 Errege Dekretua aplikatzea 2020ko irailaren 24tik aurrera udal-lizentzia eskatzen duten obra guztietan.
Errege-dekretu hori aplikatzean epeak berriro zenbatzen hasteari buruzko informazio-oharrak zehazten du obra noiz hasi behar den lehenago, edo, bestela, proiektua errege-dekretu horretara egokitu beharko da, lizentzia lortu den dataren arabera.