BULEGO PRIBATUAREN ERAIKINA

Herria
Donostia-San Sebastián

Azalera
640 m² oficinas

Urtea
2007-2009

Bezeroa
Grupo AntiguoBerri

Kalifikazio energetikoa
B

Proiektuaren garapena

4 etxebizitza atxiki eraikitzen hasi ginenez, lurzatiaren jabeak eskatu zigun egindako zimenduak kontutan hartuta eraikin korporatibo batera egokitzeko aukera aztertzea. Etxebizitza atxikien programarako ezarritako eta sortutako profilari eta lerrokadurei eutsiz, lehendik eraiki genuen zimenduaren gainean oinarrituko zen eraikin bat diseinatu genuen.

Programa berria sestra azpiko solairu batean eta goiko bi solairutan garatzen da. Beheko solairuan bi bilera- edo hitzaldi-gela daude, elkartu eta okupazio handiagoko erabileretara egokitzeko gai direnak: hall-nagusia bi solairutan eta bulego multifuntzional batzuk. Goiko solairua bulego independenteetarako erreserbatuta dago, eta gela bat kontseilurako.